Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Loterian inoiz jokatzen ez duen puta,

arras lurrean baititu takoi luzeko zapatak,

behaztopatu egin da espaloian jausitako

makilatxo miragarri batekin.

 

Hartara, hiru nahietarik

lehendabizi osasuna eskatu du lanera

behin ere ez huts egiteko.

 

Bigarrenik bezero ugari nahi luke

—ahal baledi jende zintzoa—

aurki lan egin behar ukan gabe bizitzeko.

 

Azken eskakizunaren egitear

gizon hordi samartu bat agertu da

                                        karrika kantoira,

eta loterian inoiz jokatzen ez duen putak

eskuaz gona lisatu eta

adats higatua harrotu ondorenean

irribarre batño entseatzeaz batera

makilatxo miragarria jaurtiki du

                                        errepide ertzera.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus