Euskarazko lehen liburua Meza Santua
Erruki Jauna Zure hitza politizatu dute
Katedral neogotiko bat inauguratu dizu
Franco txit jeneral Espainiaren jabeak
Aitasantua jabeago da munduaren
Bigarrena Euskara hire laguna
Urrutia jauna irakurtzen ari du-ez-da
Buruzagi karlista baten izena izan zitekeen
Egunkariaren lehen orrialdeko Eustakio Mendizabal
Ez da Bilboko setioan jeneral jausi
Legeek hedabideek zentzu komunak terrorista diote
Gorbeiako errotako alegiazko armek ez dute balio
Mairuen laguntza behar du euskal ametsak
© Xabier Izaga