Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Balearen zurrunga besterik ez zekarren itsasoa

Eta elefante ebasten utzizaleen letaginez egindako

Bolizko dorre berriak ez dituk

Poesiaren erresuma Letaginik gabeko orro Eguzkipeko itsaso

Baina erorian zeudek ordea balizko erroten paretak

Erasorik probokatzen ez duten ele zurien kabi

Mugak ezarri dizkiate eta debekaturik zeudek

Arma debekatuak Gerla hau heriotzerainokoa omen da

Baina inor hil gabe

 

            Zaldiak izerdi hotza

            Arin dakar heriotza

            Ez du zubirik behar izaten

            Joteko nire bihotza

 

Hator jaso itzak hitzez hitz balizko errotak

Ez duk burua zertan zuritu behar

Zabal ezak heure hegoen guardasola beltza

Egin dezagun orro elausoak diezagun oihartzun

Ur berriak datozen herrizko errotarri honetara

Debekatuak dauzkagu arma guztiak baina

Hitzak ez du hitzetan loratu behar

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus