Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Egia besterik ez zela zure ahotik aterako gezurrik

Eskubidea ahotan hartuz eta ez eskuan

Zeure burua debeku guztien biktima egin nahirik

Kulpitutik bezala zintzaizkigun mintzo

Harria aipu zuk gartzelakoa ezagutu ez zenuen horrek gartzelak

Debekuz bakarrik osatuko balira bezala harria

 

Herrimindua sinesten dizugu baina exiliorik gabe

Kulpitutik oihu egia besterik ez zela zure ahotik

Eta hain goraki aldarrikatuz eskubidea egiaren

Berri ez genizun entzun ahotik

Gelditu ginen esku hutsik

 

Eta zazpi karriketako barrenkale barrenan

Topatzen bazaitut malmindurik

Errukituko natzaizu galiziano

Kenduko dizut mailuma eskutik

Non daude elkartzera altxa behar zuten igitaiak

Ingudean landuko zaitut burdin bizkaiko

Sufrikarioan ez zaitezen bizi

Idazten ausartu ez zinen poema ikaseraziko dizut

Haize-pilar harroa eginen zaitut

Balizko errotako teilatuan paratzeko

Berriro ere oilaritea jo diezaguzun

              Egunsenti zurien kontra

              Lumazko oskorrien kontra

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus