Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ez dago erresuma honetara lekarkeen oinatzik

Ez honat zaitzakeen izar hilik

Errota hauek mainguak dira

Eta osaezina da bere mintzoaren gramatika

Alegiazko ibaiez da elikatzen

Balizkoa da baldintza batean bizi gara

Naufrajioetako mastek habitatua

Banderarik gabeko zubi

Aberri bilakatuko ez dugun zubirik gabeko erresuma

Ez maitasun ororen deserrian

Balizko errotak Fnisterrako faroak

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus