Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Iheri ez baldin badakizu hondarrera zoaz itsaso honetan

Amultsuki hartzen ditugu itoen hezurrak

Oinazearen errautsek ongarritua

Ez duzu hauxe aberririk eztiena

Nekez loratzen dira esanak eletan eta beletan izan ezik

Eta mezulari datoz irinetan zuri

Une batetik bestean hasiko da sarraskia

Hurbilean somatzen da ilargiko maindire harrotuaren lauroinka

Zakur-haginezko ahoa zabalik

Ez duzu hauxe aberririk eztiena bihotz

Bakarreko izan nahi ez dugunontzat

Erresuma honen izena ez da Utopia

Uharte baldin bada uharte zikiratu gabea da

Izaro honek ez luke burua eten nahi

Balizko irinetan mozorroztu ez direnetarik

Balizko errotak Harrizko komunioak

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus