Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Oraindik ez dut hitz hori aurkitu

Ez haren hezurrik oraindik

Ele zuriak lumatzen dihardut ez da ageri

Noizbait entzuna

Maileguan ezin eska

Guztiak ezagutzera behartua ahantzi egin nuen

Asmatua ez zen hitz hori menturaz ezpainik gabe galdua

Ahantzi egin dut haren hotsa

Errotako zurubi zaharrak maila bat falta du hitz horren eskasean

Ez naiz gorago ausartzen

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus