Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Berriro igo nauzu zure mendira

Egun hauek sasoiez besteko direla

Neskatx urdin-yantzirik ez dator bidera

Bihotz gazteak gazterik hilten ohi dira

 

Lilien euskara ikasi beharrez

Zure bihotz xamur hezearen ixuriak

Busti zituen euskararen t guztiak

Poesiaren ihintza ez dugun negarrez

 

Lagun afusilatuaren gomutaz

Aditz sintetiko bat dakartzu opari?

Heriotzeari aingerutxoz ari?

Eder-ele ozenak zuri beleek zutaz

 

Ez baita lirikak eritu ezina

Hildako Lizardiren egurraren kea

Goiak egun hartu duen azukrea

Amona hilaz bestelakoa dut mina

 

Ez dira zuregana gure oinotsak

Ez eta gure oroi-krabelin gorriak

Geltoki asko ditu gure agoniak

Bihozturik hilten dira gazte bihotzak

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus