Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Bakarrik hil zinen Aresti hil bakarrik

Barkazioa eskatu gabe zeure koplak zuhurtu gabe

Eskertzen dizugu

Bakea eta gerra bereizteko baliatzen ez zaigun

Zeure kriselu itzalia

Orain egia esatea ez baita aski

Orain edertu egin behar da saldu

 

Eskertzen dizugu mea culparik gabeko bekatu hori

Gerra baino latzagoa da hau

Gerraondo kaburik gabea

Ez zintugun bihotz bakarreko poeta nahi

 

Eskertzen dizkizugu herrak eta errakuntzak

Gauzak aldrebes ikusteko adorea

Axularri kendu zenion hitz ederra oilarite

Eta zeuk eman zenion hatsa gorri

Eskertzen dizugu garaiz hil zinen Aresti lumazuritu baino lehen

Bakarrik hil zinen Aresti hil bakarrik

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus