Sufritzen dakigunak bakarrik bizi gara
Hemen ez dago lekurik
Oinazeaz zientzia bat egin dutenentzat
Malutu ziren beleak eta egia defendatzen dute
Baina harriari hegalik eman gabe
Eta orain lumaztatu egin behar ditugu
Erroton paretak suntsiezinak egitearren
Egia edertu ere egin behar baita
Gezurra bezain eder
Liburutegi bat bezala kartzelan
Liburutegi baten kartzela bezala
Egia asmatzen ausartzen dena
Bakarrik bizi liteke hemen
Balizko errotak Benazko derrotak
© Koldo Izagirre