Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Hilobian sorturik bakarrik dira ederrak larrosak

Eta ederra da ehortziaren gaineko bandera

Igaturik zazpi pinu luzeren erdian

Zutik etzateko

Kanposantuko nuarberainoko aldapa igaiten ikasi behar da

 

Harroak dira larrosak afusilatuaren harrobian

Eta kolore auspeztuak dira banderarik amultsuena

Zazpi pinu ketsuren aurrean

Nork bat bilatu zioten hil aditzari

Haurrak zirenek

Kanposantuko nuarbek norainoko aldapa duen ikasi genuenean

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus