Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Lehen personan mintzo hintzen zuka heure bihotzari

Eta maitea idatzi huen eta ni aipatu

Bekatuak izateraino ezin biluzitako poemak

Beldur hintzen lurra borobila ez dela aitortzeko

Eta uste huen balizko erroten erresuman hintzela

Eguzki hau ez dela bakarra oihukatzeagatik

Dena esana ez baldin badago ere

Ez baita zilegi dena poesiari ematea

Galdera inuzenteen sasoia joana duk

 

          Zazpi pausoko zubia

          Heriotzaren zuria

          Ez ote duzu herri neurea

          Oker perratu zaldia

 

Bakea erosirik ere ona dela zioskutek orain dendariek

Noizbait ikasi duk zerrien negarra

Janak isiltzen duela Elurte hau Manifestaririk gabeko kalea

Bezain triste gelditu zarete kale-poetak

Ametsondoaren desliluraren lainotan

Ereinotz-koroaren ordez negurik ez

Dazaguten adarrak bekokian

Ez haiz gauza gezurra bezain eder esateko egia

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus