Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Pistolek balakatuak ez dakigu

Balak zein begi ez dakigu

Edo bala edo harri edo leize izan zen edo urkabe edo haizto

Suntsituak bizien mundutik ez dakigu

Hilik ere ezin dizkit ekarri ur mehe honek

Azken oihuren bat ez dakigu

 

(Mire aberria oihu bat da

Nire aberriak ez du hitzik

Nire aberria txipia da

Ongi ezagutuko du ihesi dabilenak

Aberri guztiek izan behar luketen bezain txipia

Aberri guztiek izan behar luketen bezain mutua)

 

Deserritu zizkiguten hilen mundutik

Ez dute harresi zuri batek bildutako atsedena azken aberria

Haien ondoan dago nirea leizeen hondoan

Bide berriak bihurtzen diren bidezidorretan dago

Suntsitu diguten ororen oroimen ur mehea

Errotarriak mugitzearren baina ur zulatzaile

 

Mugak ezarri behar dizkiot eta ez nuke bakartu nahi

Nire aberria ez da tapia zuri batek babesturiko bakea

Hitza asmatu behar zaien aberrietan dago eta ez dago

 

(Euzkadi bakarra ez da nire aberria

Hitz bat)

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus