Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Hiri guztiak ez dira irin

Eta irin guztiak ez dira beltz

Eta beltz guztiak ez dira personak

Baina persona guztiok gara beltzak

Kukuak jo zuen eta nork esanen oker ala zuzen

Bake hau beraien gerra bezain zikina da

Zure begiak edertzen banau

Maitasuna itsua delakoz da

 

Hiri guztiak ez dira hiretzat

Eta justiziak makila behar du (herrenka dabil)

Zakurrak katerako dira

Zuhaitz eroriari orok agur

Josteko makinek ez dute balio zauriok josteko

Itsu okerrik ez dago

Asteak hamaika egun ditu

 

Hiri guztiak ez dira herri

Hemen eskubidea ez baita bidezko

Soilduari lazten zaizkio ileak

Isiltasun guztiak ez dira mutu

 

Urrutiko intxaurrak maite ditugu

Eta balizko errotan jotako ametsak

Aitzurrak eta palak muatuko naute

Ez dut aitaren etxea defendituko

Orhiko txoriak Orhi gorroto

 

Hiri guztiak ez dira zuri

Eta zuri guztiak ez dira lumak

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus