Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ibai hau ez da ur zurbila

Oinatzak eta oinazeak dakartza

Eta zikindua irten behar du gure errotatik

Ez bakarrik ametsezko irinez

 

Baina ez diet galde egitea debekatuko

Ez diet eskua ahora ekarriko suizidatu behar badute

Ez dadila izan eztarria harriz

 

Edan dut ur honetatik

Eta badakit erantzunik gabeko galdeak daudela egarriak

Bertute asko dituela Harrizkoa da

Mugitu behar den errotarria

Eta ibai honek ur mehea dakar

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus