Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Hilobia oinezkatzeaz akiturik

Bere burua jaso du gauaren azaleraino

Erresakak zangopeko hondarra jan dio

Esperantzak erretira egin duenean

 

Bestela hil behar omen zukeen gazte honek

 

Lekukorik gabe borrerorik gabe oihurik ez

Konsignarik gabeko harrotasuna du

Bere buruaz beste egin gabe jaso du burua

Erresakak zangopeko esperantza jan dionean

 

Bestela hil behar zukeen gazte honek

Diote duintasuna hiztegietan bilatu behar dutenek

 

Baina gazte hil behar zukeen honek

Haur bat zen azkenak afusilatu zituztenean

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus