Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Itsua zara ni edertzeko eta ez zaitut nahi lo

Iratzarri egin behar duzu eta hala ere hemen

Ez da deirik hartzen beti da gau zure eskuetan

Baina zure begixak behar ditut

Kale berrixak zabaltzeko hemen

lratzar ez zintezen galdu nituen eskuak neureak bakarrak

Maitasunak malura dakar

 

Chove na cidade

 

Zure begixen lumek usotzen ez nauten artean

Bakardadean pasiatzen dut harrotu egiten naiz

Iratzar ez zintezen galdu nituen

Eta begixak zabaldu behar dituzu kaleotara

Zer esan jakin gabe ibili ginenotara

Ezer esan gabe maitasunak

 

Na cidade da chuva morrem os nossos corpos

 

Ez naiz ausartzen iratzartera

Eta hala ere hemen badago ulertzen ez gaituen jendea

      sufritzen gaituena maite gaituena gau honetan

Eta izena duen jendea eta edaten duena eta irri egiten dakiena

Zure begixek argituko lukete plazarik isilena

Biok isilik egon ahal izateko malura

 

Chove noite na cidade

 

Geureak bezalako hiria izanen gara hemen

Maitatzen bagara zu ta biok hiri bat gara

Eskurik gabe dakar

 

Na cidade da noite chovem os nossos mortos

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus