Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Eskuak ez daki entzuten

Egunero moztu behar duk hitzbidean

Datorren hitzak ere zango itsuak dizkik

Ez hazaten lilura hilik dauden hitzen argiek

Itzul hadi balizko erroten erresumara

Zain dauzkak denek deitoratu nahi diate

Ikaro baldarraren erorikoa

 

            Hankak ez ditu lerratu

            Ez eta zubiz erratu

            Heriotzaren mailuak ez du

            Zaldia oker perratu

 

Esak eder esak gogor

Eta bihotzari mintzo baldin bahaiz

Oroit hadi harriari ezin zaizkiola

Begiak nolanahi atera urdinduak

Dituala ni guztien oinazeak Luma

Itzak ele zuriko beleak jo

Itzak ametsak irin hitzak

Higuingarria da legamiarik gabeko ogi hau zuria

Hator erresuma honetara har itzak

Bolizko dorreak ez baina balizko errotak

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus