Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

ALICE ESKAILERA MEKANIKOAN

 

 

Nola gauza apartak dituen aurrerapenak,

ezin hari bizkarra emanda luze bizi;

zorabio eragingo lioke Alice-i

bere kasa dabilen eskailera honenak.

 

Itxuraz ez ditugu gogoko sailkapenak,

baina aise nitzake lurtarrak bitan bereizi:

eskailera mekanikoan behera luizi

kamikaze presatien eran doazenak,

 

edo lasai arraio nor bere mailan,

garbi izanez hamabi dituela dozenak,

binaka igoz doana ez dela abantailan.

 

Errentarik ba ote da batere abailan?

Adar gardenak ditu datorkigun zezenak;

eztena bizkarrean, apartatzen ez denak.