Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

SIESTA

 

 

Bakarrik egin duzu, hala egin nahi ezta;

mundutik sator-zulora erretiratzeko

sofan oskoldu eta zirkuitu-laburtzeko

moduko koartada fina besterik ez da

 

kixkali aurreko itzalaldiaren festa.

Udan sargoria arintzeko nola etxeko

zirrituetan barna korrontea sortzeko

ate-leihoak aireztatzean duzun kezka,

 

berdin dagizu katuarena, bertan goxo

arratsa partituz, izan uda izan negu.

Aharrausia da asperkeriaren defentsa.

 

Siesta, doike, lo-aldi luzearen entsegu,

baldin esnatzekotan garaiz eta airoso:

ametsik eza bera, arnasarentzat sosegu.