Pozaren erdia
Pozaren erdia
2022, poesia
88 orrialde
978-84-19570-01-7
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 
Pozaren erdia
Harkaitz Cano, 2022

Sonetoz osatutako bilduma da Harkaitz Canoren Pozaren erdia poema liburua. Izan ere, batzuetan aski zaigu pozaren erdiarekin: birsortu dezakezuna suge-azal gisa, eta azal litekeena berdin arnasa hartuz, edo bistatu hutsez enara konklabe xaloa zelan urruntzen den hotzez herabe. Poz horixe, txertatzen zaituena galera guztien kontra. Ez du erdi horrek beste erdia iradokitzen? Haurtzaroa, umorea, idazketa, desira, jolasa ekarri ditu lerro neurtu eta errimatuetara poetak.

bideoak:
Kultursharea (2022-11-29)
kritikak:
Egiturak agintzen duenean, Aitor Francos, Bilbao, 2023-03-00
«Ez diot inori liburua segidan irakurtzeko gomendioa egingo, patxadan irakurtzekoa baizik. Egunean behin, sonetoren bat ondo dastatzeko tartea hartzekoa. 64 dira guztira. Emaiezue gutxienez hilabete bat digestioa ona izateko, bat edo bi egunero aski izan daitezke».
Mikatzetik goxo, Asier Urkiza, Berria, 2023-04-02
«Erretratu bizi eta labur tankerakoak osatzen ditu Canok, jolas literarioz josiak. Aliterazio ugariak, errima jokoak, antz fonetikoa duten hitzen tartekatzea, izenburu zenbaiten arteko loturak… horiek eta gehiago aurki daitezke piezetan».
Pozaren erdia zirkuluaren koadraturan legoke, beste erdia, balego, koadraturaren zirkuluan, Mikel Asurmendi, blogak.eus, 2023-07-25
«Eleen pirata izan ezik, eleen gladiatorea begitandu zait idazle jardueran. Behiala idatzia errepikatzeari uko eginik, neurri eta soinu berrien xerka borrokatzeko menturazalea, esploratzaile gaixo nekaezina».