Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ALDAMIOKO
GIZONAREN BURUAK

 

Aldamioko gizonaren buruak

lurra kolpatzen du

behin eta berriro

begiak itxita kolpatzen du

behin eta berriro lurra

zabaldu nahi izango balu bezala

behin eta berriro kolpatzen du

hurrengo eroriko denak

ez dezan minik hartu

lurra biguntzen du

aldamioko gizonaren buruak

behin eta berriro

kolpatzen du

hurrengoak

behin eta berriro

lurra

gizonaren buruak

biguntzen du hurrengoak

kolpatzen du gizonak

behin eta berriro

 

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus