Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ARGAZKIEKIN ZORRETAN

 

Zinez, argazki zaharra, azkenekoz natorkizu,

zorrak kita ditzagun lehen baino lehen.

Egun ez nau ikaratzen trumoiaren durundiak,

iluntasunak ez dit loa galarazten.

Itzaletan oroimena ere

bidezidorrak argiztatzen hasi zait.

 

Noizbait berriz,

inoiz baizik,

orain, ezin,

ohartuko naiz,

beharbada,

esnatzeko garaiz.

 

Zaude argazki zaharra,

zaude ganbara honetan

omenaldi eta arrakalen artean.

Agur, deika ari zaizkit,

banoa urratsean,

maratila iltzatuko dut irtetean.

 

Gurdibide berrituetatik noa

lagunekin iturrietan elkartzera,

uretan joateko aginduta,

lepotik helduta edaten dugun artean,

zuri-beltza kolore bizitzat

duen argazkia ateratzera.

 

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus