Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

GOGOTIK ERORI

 

Ama eredugarria naiz,

gidaliburuetakoa.

Eguna lau gedar, bost agur,

sei plater eta zazpi sorbalda kolperekin

iragan dezakedala sinetsarazi dizuet,

pozik nagoela

urdindu zaizkidan ileek

lantzean autobusa hartzeko

aitzakia ematen didatelako.

Ahaztu baduzue ere,

neu hurbildu nintzen zuen lurretara,

neuk ikasi nuen zuen berbakera,

besarkadez eskertu nizuen harrera.

Arreta eskea mendekutik banandu eta

zenbat aldiz uzkurtu behar dut begirada?

Helbide ezezagunen babesa atzendu arren

ez dute sakonera nahikoa nire begizuloek?

Mina ematen dizuelako

ez didazue galdetzen

zerk mintzen nauen,

gogotik erori zaizue

banaizela zuek gabe ere.

Isilik zaudete,

alboan egotea,

diodanarekin bat egitea

nahikoa dela deritzozue.

Horrela antzezten dizkidazue

maitasuna

elkartasuna

adiskidetasuna

(eta berba potoloegi horiek).

 

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus