Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BAKEAN UZTEN
EZ GAITUEN ESKARIA

 

Zortzi urteko igande guztiak

eskari baten atzean

autoetan doazenen begiak

begirada bihurtzen dira lantzean

 

Gaur gero egunkariek diotena

eta gaugiro hordien ostea

darabiltzagu mintzagai

asperduraren ardagai

denborari denbora ostea

epai gabeko kondena

 

Zortzi urteko igande guztiak

eskari baten atzean

neguko goiz bustiak

errutinaren latzean

 

Eutsiko diogu baina

nekatuko da imana

paisaiak irentsiko gaitu

arbola eta guzti bahitu

lakartuko da laztana

ohiko diosal destaina

 

Zortzi urteko igande guztiak

eskari baten atzean

kargu hartzen digu astiak

desagerraraztean

 

Gehienak dabiltza ostera

egunak beste ordu

naufragoak balira legez

ni neu naiz zu inola ez

borrokak saria gor du

askori esker da norbera

 

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus