Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BEKOKILUNARI

 

Oi bekokiluna

besarkadek ere ez zaituzte destolesten

zurrun zurrun zurruna duzu laztana

lakar lakar lakarra agurra

 

Oi bekokiluna

eskuak poltsikoetan daroazuz lagunentzako

sakon sakon sakona duzu erresumina

likits likits likitsa damua

 

Oi bekokiluna

kontu eskeen zamari zoaz alderrai

aratz aratz aratza duzu ustea

alfer alfer alferra gandorra

 

Oi bekokiluna

ostrukaren gaitzak jota dagoen usoa dirudizu

sorgor sorgor sorgorra duzu mesedea

zalu zalu zalua aizuna

 

Oi bekokiluna

zein hilgarria duzun samina

eta zein ezdeus ezdeus ezdeusa

 

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus