Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

SUTAN

 

Txondorra herriko plazan.

Sutarako begizkoak,

bekaitzaren ezpalak,

irain gordeak,

mesede damutuen multzoa,

arrotzek okupaturiko oheak,

bidaide ahoberoak,

adarretan pausatzen diren helmugak,

sutarako denak.

Ikuskizun berdingabea,

inkisizio demokratikoa,

garretan doazen aieneek,

elkar estutu eta mina disimulatu

beharrean dauden gorpuzkerek

bestelakorik iradokitzen badute ere.

Izatez, lekukoen artean badira

uholdea erregutzen dutenak,

bihotzonekoak beste ankerrak.

Samina euritan lokatz bihurtzearen aldekoak,

iragana urasetu eta estoldetan

desagerrarazi gura dutenak.

Baina mozorrotu egin dira,

ez dago zein diren jakiterik.

 

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus