Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BIDERAKO OGI-PAPURRAK

 

Erditu nituen ogi-papurrak umotu egin zaizkizu,

su eman eta ke-seinaletarako ere ez dizute balio.

Zugatik izandako lo-sakonak

galbahe ameslarietako urre-pinportak.

Belarritik belarrirainoko bidaian

geldialdirik egin ote zizuten nire esanek,

hartuko ote baten batek ostatu,

fundatuko zizuten hiririk basamortuan?

Profitatuko ez duzun bidezidorra garbitzea,

ahalegin etsigarria nirea.

Talaia orkatilen pare mantentzen duzu?

Lekuz aldatu duzu amorrua

baina atzamarraren puntan

elefante hegalariak ikusten jarraituko duzu,

kostako zaizu azkena izanik dominoari eustea.

 

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus