Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ENDURANCE

 

Emakume batek

balkoitik behera salto egin zuen,

senarrak egunero jipoitzen zuen.

Umedun zegoelarik

bere buruaz beste egin zuela

idatzi zuten polizia txostenetan.

Baina ez zuten idatzi

gurago izan zuela

alabagaia aldean eroan

bizirauteko izenik aurkitu ez ziolako.

Auzokoek diote andra ederra zela:

metroa eta laurogei,

itsaso begi zabalak,

ikatz azal leuna

eta Nigeria ohoratzen zuen

madari gorputza zituela.

Amak Endurance izena jarri zion.

Endurance: eutsi.

Sarritan, jabeek

ihes egiten diote izenari,

ez diote egundo antzik hartzen.

 

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus