Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BEGIRUNEA HERRARI

 

Herra, bekaitzez betea,

oihuka hasi zait:

Nahikoa da!

Luzaz nirekin olgetan ibili zara eta

nazkatu naiz!,

ez nauzu berriro aldebikotzat hartuko!,

ez nauzu aldartearen kulunkan lozorrotuko!

Zalantzarik izan ez dezazun korapilatuko natzaio

onginahiari, maitasunari, estimuari

eta jagoitik

sekula ez nauzu igarriko ez bada

zinez sentitzean, barnemuinetan

zer den egia, zer den justua.

Herra nauzu eta begirunea zor didazu.

 

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus