Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

GURARIKA

 

Goizero, mesanotxean utzi zenituen giltzak

sarrerako atearen kanpoaldean jarri

eta eguneroko lanetara biltzen naiz.

Gosariaren osteko harrikoa egin bitartean

leihotik lekora begira egiten dut ihes.

Espaloiaren bestaldean zaude

begiak igurtzi eta igurtzi,

ia lekutik atera arte.

Diozu: etzi datorren egunaren ostean itzuliko naiz,

sasiotan masustarik ez dagoenean itzuliko naiz,

ez lehenago.

Gauero, sarrerako atearen kanpoaldean jarritako giltzak

mesanotxera itzultzen ditut.

 

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus