Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BURUBAKO

 

Neure urratsei aurrea hartu ezinik

hasi naiz bakarrizketan,

erosteko edo saltzekoen zerrenda osatzekotan.

Aspaldian inguruan dabilzkidanen emaria datorkit:

urtarorik gabeko sasoiak,

lerro zuzenegiak,

burua apurtu arteko behaztopak,

azken porrot berritzaileena,

euren etxeetatik ohildutakoak,

jostorratz argal eta hari ikusezinak,

heroi apaletan azkenak,

laratzik bako sutondoak,

adar malguen topekak,

sasiadiskideak,

hurreko arrotzak,

gorritu ezin diren izarrak.

Ustekabean, kantoian eskuinera egin

eta belarriko hautsak harrotzean,

burua erori egin zait.

Auzokoek miraz begiratu didate,

euren artean murmurikatu dute

aspaldian hartu behar zidala erabakia buruak,

zertan ibili ote zen sufrimendua luzarazten

horren buru gaztea

horren gorputz zahartu jeloskorrarekin.

 

Zeregin ezean nago orain, burubako,

alderrai mindua dut hanka banako

aukeratuko dut nork agindu ez daukadalako

ez naiz lekutik mugituko heriotza halako

abandonatuko ez nauen burua behar dut, sekulako.

 

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus