Bitsa eskuetan
Bitsa eskuetan
2010, poesia
96 orrialde
978-84-92468-23-2
azala: Arrate Rodriguez
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2013, nobela
2000, poesia
 

 

AMETSETAKO URA

 

Ura telefonoan zure ahotsa.

Edalontzi bat dago mesillan.

Hari begira hartzen nau loak.

Ohea urak hartzen du.

Kamisoia blai, banoa

itsasargi baten pareraino,

non zu zauden, niri email bat idazten.

Subject: «Ura, mesedez».

(nire ahotsa ba ote da zuretzat ura?)

Eskua luzatu dut.

Edalontzia jausi da.

Kristalak, zoruan, zure izenaren errepika.

Bustita esnatu naiz.