Bitsa eskuetan
Bitsa eskuetan
2010, poesia
96 orrialde
978-84-92468-23-2
azala: Arrate Rodriguez
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2013, nobela
2000, poesia
 

 

INURRIA (1)

 

Bilbo-Donostia noranzkoan,

autobidean eskuinetara: ospitalea,

hamar solairu, anagrama urdina saihetsean.

Hortxe itxaron diot heriotzari.

 

Hosto bat jausi da.

Inurriak ez du paisaia aldatua ulertzen.

Konbultsioz higitzen da

giltzaz bizituriko jostailuak bezala.