Bitsa eskuetan
Bitsa eskuetan
2010, poesia
96 orrialde
978-84-92468-23-2
azala: Arrate Rodriguez
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2013, nobela
2000, poesia
 

 

GALDERA

 

Gelaz aldatu zuten

ostegun euritsu batean.

 

Armairuan 2 zenbakia letra txarrez idatzita.

Orbanak hormako paperean.

Bular gainean armiarma bat heriotza.

 

Zeharo puztuta zeuzkan hankak.

Derrigortu ezean, ez zen mugitzen.

Bizitza elur lohia lokietan.

       

Aurretiaz barrundatu genituen

katabut gainera amilduko ziren lur-zotalak.

Begiak estali zituen, inkesaka.

 

Galdetu nion: zer egin nezake

zure burezurra salbatzeko.