Bitsa eskuetan
Bitsa eskuetan
2010, poesia
96 orrialde
978-84-92468-23-2
azala: Arrate Rodriguez
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2013, nobela
2000, poesia
 

 

ARRAINAREN EGARRIA

 

Ez negarrik egin. Har zaitzala xeruenak,

zure izenari bainarik aterako ez dionak,

olatu-erdi zer den dakien batek,

almibar bihurtzen zaituen hitza esan diezazunak.

 

Edonork balio dizu. Edonorentzat balio duzu.

Merke eskaintzen zara.

 

Atzo bere urtebetetzea.

Eulitzar bat pausatu zen zure leihoan.

Ez du alde egin oraindik.

Hori ere zure epelaren apopilo.

 

Barikuak eztanda egin du alkitranezko burbuilaz

lur toilak zapalduz zure tripetan.

Otso batek arbia errun zizun bular artera,

fosforozko pusla barnehutsak.

 

Eta zu hor. Ahoa ireki, ahoa itxi.

Arrainaren egarria zurea.