Bitsa eskuetan
Bitsa eskuetan
2010, poesia
96 orrialde
978-84-92468-23-2
azala: Arrate Rodriguez
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2013, nobela
2000, poesia
 

 

OSTERA LABURRA

 

Bidaiatik itzulia zela egin nuen amets.

Sofan eserita nengoen eta

ama heriotzatik zetorren, maleta eta guzti.

«Zer moduz zaudeten ikustera etorri naiz.

Arduratuta naukazue. Ganoraz konpontzen zarete?»

 

Zeharo nahasi ninduen maletekin ikusteak.

Zer bidaia-klase zen hura!

«Zelan otu zaizu etortzea?

Tira, zoaz lasai», nik errieta.

Baina ez zen alde egiten ausartzen.

«Neuk beste inork ez zaitu ikusi.

Zoaz betiko. Aprobetxatu aukera», eman nion adore.

 

Eskerrik asko esan zuen.

Geroztik ez da bueltatu.

Etxeko pasilloan dabil, hala ere, haren geriza.