Bitsa eskuetan
Bitsa eskuetan
2010, poesia
96 orrialde
978-84-92468-23-2
azala: Arrate Rodriguez
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2013, nobela
2000, poesia
 

 

ERRETRATUA

 

                        Batzuetan nahikoa oldoztu bako

                        ekandu ergela da bizirik segitzea.

                                        Jose Luis Otamendi

 

 

harrabotsak konkortzen nau taberna honetan

urminak bilbatzen dit hitzezko hari bat garunetan

gabon aurrea gasteiz zazpi gradu zero azpitik

eskale bat blai diru eske

khol tanga piercing neskak

laster semeak ez dit parik eman nahiko

laster ez dut hilero hilekorik izango

misionera edo mesonera izan nahi nuen nik

bihotz handia edo titi handiak erakutsi

zeru-gangan nylonezko sarea gaua

akuaforte batean gatzatzera dator gristura

hitzez albaintzen zait hatsa zapietan

begiei atsedentzen uzteke iluntze axolagabe honetan