Bitsa eskuetan
Bitsa eskuetan
2010, poesia
96 orrialde
978-84-92468-23-2
azala: Arrate Rodriguez
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2013, nobela
2000, poesia
 

 

ZISNEAREN KANTUA

 

Zenbat balio du gutxi jakin nahi eta

ezer eskatzen ez duen emakume batek?

 

Esku-ahurrak gora begira ditu,

eta zeruak adurra askatzen du, errukior.

 

Hileko odolari, iraganaren akronimo horri,

seme nerabearen tristura elkartu zaio.

 

Kantuan ari da zisnea, mezurik sentituena

hormonen ilunabarrean.

 

Teilapeetan, amodioak gogaitu eta elikaturiko bizitzak,

bodegoi sepia eta berdeak, bakea eta gerra lore artean.

 

Hain da hauskorra dena, hain erraza laburbiltzen.

Edukia eta edukiontzia, naufragio bakoitzaren markak.