Bitsa eskuetan
Bitsa eskuetan
2010, poesia
96 orrialde
978-84-92468-23-2
azala: Arrate Rodriguez
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2013, nobela
2000, poesia
 

 

KALADUN LOGELA

 

Astebete da hizketan aritu zinetela

hotel bateko logela zurian.

 

Zure hatzak haren hatzak birpasatzen,

haragi zati horiek munduaren mastak bailiran.

 

Koadro handi bi zeuden gelan, bietan kalak.

«Gogoratu, gero gogora dezagun», agindu zizun.

 

Gaur zerbaiten bila miatzen dituzu eskuak.

Eskuak aztertzen deus ere aurkitu gabe.

 

Zehatz gogoratzen dituzu kalak,

kala-sorta zuri estuak, ordu hutsen erretratuak.