Bitsa eskuetan
Bitsa eskuetan
2010, poesia
96 orrialde
978-84-92468-23-2
azala: Arrate Rodriguez
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2013, nobela
2000, poesia
 

 

PIZTUERA

 

Amets faltsutik jalgi, kredo bat izanik,

jatorrizko zindotasunari uko egin.

 

Hausterrea xurgatzeko birika mekanikoekin,

izenentzat zuloa egiten dakiten eskuekin.

 

Bizitza osorako txaloz jantzita,

andre eta jabe, loto-loreak hankartean, edo etanola.

 

Mesiasik gabe abiatu, orri-marka barik,

erreguzko keinuen zentzua kamustuta.

 

Aho eta guzti jaio, eta haginka egin, grausk eta koska.

Tu egin, putz egin, juramentuka, hostia.

 

Izana urratu, zaborrak batu,

dena bere harian eta zehatz-mehatz asmatu.

 

Lurrez aldatzeko zain dagoen landare izateari utzi.

Ura aurkitu.