Bitsa eskuetan
Bitsa eskuetan
2010, poesia
96 orrialde
978-84-92468-23-2
azala: Arrate Rodriguez
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2013, nobela
2000, poesia
 

 

ALUKO BILOA

 

Igandea apiril pozoituan.

Aitortu zizun, zure eskua bere eskuetan hartuta,

prest zegoela zu besarkatzeko,

jartzeko zeuk tokia eta eguna.

 

Hostoak jolasean zebiltzan terrazan.

Ez zintuela maite, hori esan zizun,

baina desio zintuela

eta bazekiela zer den basamortua.

 

Biluzik ikusiko zaitu gaur lehen aldiz.

Belaunak tolestu dituzu, burua makurtu.

Artaziak eskuan, dudan zaude.

 

Ebaki duzu bilo pixka bat.

Aztertu dituzu ezpain jada hezeak.

Ile zuriak, kanak.

 

Atea ireki duzu gero.

Sartu zara logelan.

Lore zuriak, kalak.