Bitartean heldu eskutik
Bitartean heldu eskutik
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-48-7
azala: Ikeroker
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
 

 

ZELAI BERDEAK

 

Atsegin ditut zelai berdeak zabaltzen dituzten leihoak,

ezagutzen ez ditudan hiriak, ezagutzen nauten drogak.

 

Atsegin ditut erreboltak, bizikletak, kantuak, aintzirak,

etxe zaharrak, gorputz biluziak, betiko zalantzak, elurra.

 

Atsegin ditut atsegin direnak, egur usaina, neguko portuak,

lehengo kontuak, begirunea, egunez erditzen diren gauak.