Bitartean heldu eskutik
Bitartean heldu eskutik
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-48-7
azala: Ikeroker
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
 

 

URRUN IZANIK

 

Urrun izanik

            begiraiezu

trenbideetako mitxoleta gorriei,

euren hostoak kulunkatzen.

 

Aineza pentsa:

            dena ez da galdu.

Ainendi berriz zure ispilu,

bidaztiarena aintzira den bezala.

 

Utzi pentsatzen

            berriz elkartuko garela,

iraganeko egunak itzuli ahal direla.

 

Gezurra ez balitz esango nuke:

ez naiz aldatu, ausart naiz oraindik.

 

Nire ametsetan hogei urte duzu beti.