Bitartean heldu eskutik
Bitartean heldu eskutik
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-48-7
azala: Ikeroker
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
 

 

SAGUZARRA

 

Saguzar bat dut sabelean.

Zure osin lohitik jaio da, salamandrak bezala.

Nire barruko horma arrosetan egiten du lo,

eta lodituz doala nabari dut egunez egun.

Esnatu egiten da gauez

pentsamenduak iluntzen zaizkidanean.

Eta bira eta bira egiten du hegaz, txilioka.

 

Mugi ditzaket besoak,

mugi ditzaket zangoak,

baina ez naiz sabeleko giharren jabe.

Saguzarra kanporatzeko nire garuna ez da nor.

 

Gela zuri batera eramanda

xurgagailu bat sartu didate barrenak husteko.

Orain brontzezko irudi bat naiz parkean,

huts-hutsik eta geldirik.

Lasaiago nago

        negar egiteko.