Bitartean heldu eskutik
Bitartean heldu eskutik
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-48-7
azala: Ikeroker
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
 

 

ZUHAITZEN DENBORA

 

Zugan da zuhaitzen denbora

elkar maitatu ondoren.

 

Ohean lo, betazalek

soilik estaltzen zaituzte.

 

Ez jarraitu beldurrari,

ez esan beti, ez esan inoiz ez,

utzi libre denborari

bidea egiten.

 

Zugan da zuhaitzen denbora

elkar maitatu ondoren.

 

Plazer-urak biltzen zaitu

malkoak begia legez.

 

Ez jarraitu beldurrari,

ez esan beti, ez esan inoiz ez,

utzi libre denborari

bidea egiten.

 

Zugan da zuhaitzen denbora

elkar maitatu ondoren.