Bitartean heldu eskutik
Bitartean heldu eskutik
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-48-7
azala: Ikeroker
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
 

 

GATIBUAREN BALADA

 

Badira zazpi ate

sarrailarik gabe

Duela zortzi mende

igaro nituen

 

Ezagutu nuen infernua

elurtez elurte

Ezagutu nuen infernua

nire aurrean zabaltzen

 

Hitzak ahoan hausten zaizkit

harri koskorrak legez

Hitzak eskuetan hausten zaizkit

onik atera nintzen

 

Ezagutu nuen infernua

komisaldegietan

Ezagutu nuen infernua

zigor zeldetan

 

Ni nintzena ikusi dut

patioan paseatzen

Ni izandako gazte haren

begiak lausotzen

 

Ezagutu dut infernua

nire aurrean zabaltzen

Ezagutu dut infernua

onik atera nintzen

 

Zazpi ateak berriz igarotzean

nagusitu zait zalantza

Zazpi ateak berriz igarotzean

hustu egin zait gorputza

 

Ezagutu dut infernua

begi aurrean zabaltzen

Ezagutu dut infernua

onik atera nintzen