Bitartean heldu eskutik
Bitartean heldu eskutik
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-48-7
azala: Ikeroker
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
 

 

EGUN HURA

 

Esango didazu ez dela egia baina batzuetan ematen du

mundua geratu egiten dela. Bira egiteari utzi eta,

gurekiko behingoz abegitsu eta gaztigu eginez bezala,

une hori luzatzen digu betiko.

 

Esango didazu gehiegikeria dela nirea,

eta esaten ditudanak ez direla hain muntako,

hain berebiziko, beste gertaera batzuen aldean.

 

Baina uztaileko arratsalde hartan,

oraindik gazte, oraindik herabe,

etxekoak zelai hartan futbolean ikustean,

neska koskor ala nagusi izan,

orduan konturatu nintzen,

gutxi barru gutariko batzuk,

eta baita lekua bera ere,

desagertu egingo zirela.

 

Ez zen egun hartan ezer berezirik gertatu

baina une hura,

esnezko erle eta argizarizko zelaien eguna,

bakarra izango da beti niretzat.