Bitartean heldu eskutik
Bitartean heldu eskutik
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-48-7
azala: Ikeroker
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
 

 

ZUBIAN

 

                        Haren garuna mandioa zen.

                                        Raymond Carver

 

Lanetik etxera zubian gelditu naiz

azpitik pasatzen den autobideari beha.

 

Zerua hodeitsua, leuna haizea,

leunak dira euriaren eskuak.

 

Nahasi dut burua, urteen ganbara,

haserreena, betiko kezka horiena:

 

kaosari itxura ematen ahalegindu,

gizakia ekarri munduaren neurrira.