Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Burruntzalia

 

Burruntzaliaren ilargi

maspildu eztainuzkoa

altxatzen da mendiaren ostetik

eta jaisten lapikora

belaunaldiak zerbitzatuz

lurruna dariola

baratzean

hazitik etorritakoa bilduz

patatekin loditurik

eta gu guztiok baino luzaroago biziko da

sukaldeko paretako

zurezko zeruan

 

Ama zerbitzariak

gatzez inerbaturiko

eztainuzko bular lurruntsuko amak

jaten ematen zien bere haurrei

zeinak basurdeak bezain gose baitziren

azkazalen jiran atxikirik

arrastiko lurraren kraka zeramatela

anaia ogiarekin

zerbitzari ama

 

Burruntzali

isur itzazu zeru lurruntsua

azenario-eguzkia

gatzaren izarrak

eta lur zerriaren urina

isur ezazu zeru lurruntsua

burruntzali

isuri zopa gure egunetarako

isuri loa gauerako

isuri urteak nire haurrendako